Zer ikasi ?
Osasunarekin erlazionaturiko esparru baten ezaugarriak identifikatu, definitu eta behar dena kalkulatu kalkulu orria erabiliz.
Zer egin?
Dieta aurrera eraman behar duen pertsonaren profila modu kooperatiboan definitu, eta eguneko behar dituen kaloriak zehaztu kalkulu orria erabiliz.
INFORMAZIOA GORDETZEKO TOKIA ANTOLATZEN
Eman behar duzun lehen pausoa da zure ordenagailuan egingo dituzun lan guztiak gordetzeko tokia antolatzea. Kontuan izan lan batzuk talde txikian burutu beharko dituzula; eta, beste batzuk berriz, zuk zeuk bakarka.
Taldeari izen bat jarri behar diozue azkar eta erraz identifikatua izan dadin.
Taldea, 3 edota 4kide baino gehiago ez dituena, osatu. Ondoren, moderatzailea, bozeramailea, idazkaria eta denbora kontrolatuko duena aukeratu behar duzue zuen artean lan komunak gidatzeko eta gordetzeko.
Koordinatzaileak irakasleak agintzen dion tokian sortuko du taldearen izena izango duen karpeta. Bertan, elkarlanean egiten dituzuen lanak gordeko ditu koordinatzaileak. Besteek bakoitzaren izena izango duen karpeta bana sortu beharko duzue. Karpeta honetan, berriz, bakoitzak bakarlanean egindako lana gordeko duzue.
Ireki, beheko “Archivos adjuntos” delakoan, “Karatula” izenarekin duzun dokumentua; eta gero, gorde zure karpetan “Lanaren izenburua” izenpean.
Ireki, beheko “Archivos adjuntos” delakoan, “Auto-ebaluazioa” izenarekin duzun dokumentua; eta gero, gorde zure karpetan “Auto-ebaluazioa” izenpean.
PROFILA DEFINITZEN ETA KALORIA KOPURUA KALKULATZEN
Talde txikitan bildu eta gero, lehen lana da dieta hartu behar duen pertsonaren profila definitzea; horretarako, ireki "Archivos adjuntos" atalean duzun "Cálculo de calorías" dokumentua eta ikusi zeintzuk diren dieta kalkulatzeko kontuan hartu beharreko aldagaiak: pisua, altuera, adina, sexua eta jarduera fisikoaren indizea. Erabaki ezazue balio bana aldagai horietako batentzat, horrela sortzen da dieta hartu behar duen pertsonaren profila.
Profila definitu ondoren irakasleari esan aurrera jarraitu baino lehen, talde desberdinek profilak ez errepikatzeko. Irakaslearen oniritzia jaso eta "Archivos adjuntos" atalean duzun "Kalorien kalkulua" kalkulu orria ireki eta era indibidual batez zuek aukeratutako profilari eguneko dagozkion kaloria kopurua kalkulatu. Kalkulu orri honek bi idazbabesa ditu: "egiteko" izeneko bat eta "egina" izeneko bestea. Erabili "egiteko" idazbabesa formulak sartzeko eta kalkulua egiteko. Egin duzuna ongi dagonentz ikusteko "egina" idazbabesa kontsultatu.
Kalkulua burutu eta gero gorde ezazu kalkulu orria zure karpetan "Kalorien kalkulua nirea" izenarekin.
Ekoizpena
"Kalorien kalkulu nirea" kalkuluorria.
Jarduera hau bukatu duzu!
Ebaluazioa
- Irakasleak ebaluatuko duena:
- Formulak ongi idatzi ditu.
- Aldagaiak ongi sartu ditu formulan.
- Kalorien kalkulua ongi egin du
- Auto-ebaluazioa:
Ireki “Auto-ebaluazio orria” dokumentua eta gaurko lanari dagokiona bete eta gero, berriro gorde zure karpetan.