Zer ikasi: Egoera (gizarte arazo) baten elementu esangurantsuak identifikatu, diferentziak aztertu eta hausnartu. Jarraian era autonomoan idatziz adierazi
Zer egin:
INFORMAZIOA GORDETZEKO TOKIA ANTOLATZEN
Egin behar duzun lehen pausua ordenagailuan egingo dituzun lan guztiak gordetzeko tokia antolatzea da. Kontuan izan lan batzuk talde txikian burutu beharko duzula eta beste batzuk, berriz, zuk zeuk bakarka.
Taldea osatu eta gero (3-4 kidez), koordinatzaile bat aukeratu behar duzue zuen artean, lan komunak gidatzeko eta gordetzeko.
Taldeari izen bat jarri behar diozue, taldea modu azkar eta erraz batez identifikatzeko.
Koordinatzaileak irakasleak agintzen dion tokian sortuko du karpeta bat taldearen izenarekin. Bertan, modu kooperatibo batez egingo dituzuen lanak gordeko ditu koordinatzaileak. Zuetako bakoitzak beste karpeta bana sortu beharko du zuen izenekin. Karpeta horretan, berriz, bakoitzak, modu indibidual batez egingo duzuen lana gordeko duzue.
Ireki beheko “Archivos adjuntos” atalean, “Karatula” izeneko dokumentua, eta, gero, gorde zure karpetan “Lanaren izenburua” izenarekin.
Ireki beheko “Archivos adjuntos” atalean, “auto-ebaluazioa” izeneko dokumentua, eta, gero, gorde zure karpetan “auto-ebaluazioa” izenarekin.
INFORMAZIOA JASOTZEN, LABURTZEN ETA ONDORIOAK ATERATZEN.
"Asteko_janaria.pps" argazki aurkezpena ikusirik, herrialde desberdinetan kontsumitutako elikaduraz jabetu behar duzu.
Aurkezpena ikusi eta gero. TALDEKA diskutitu eta BAKARKA hausnarketa idatzi. Ireki ezazu "Archivos adjuntos" atalean duzun "Kontsumo diferentziak" dokumentua, eta osatu eta gero gorde ezazu "Nire KD" izenarekin zure karpetan. Ipin ezazu arreta elikagai kantitate, mota, kopuru, sukaldatzeko eran, jateko moduan, adinen arteko diferentziak, sexuen arteko diferentziak,... Nolako elikadura eta dieta dituzte? Zergatik?...
Ekoizpena:
- "Nire KD" dokumentua.
Jarduera hau bukatu duzu!
Ebaluazioa
- Irakasleak ebaluatuko duena:
- Diferentziak adierazten dituzten ezaugarri nagusiak aipatzen dira.
- Adierazpena egokia da, estiloz, joskeraz, zuzentasunez.
- Informazioaren kopurua nahikoa da.
- Autonomiaz jokatzen du.
- Auto-ebaluazioa:
Ireki “auto-ebaluazio orria” dokumentua eta gaurko lanari dagokiona bete eta gero berriro gorde ezazu zure karpetan.