Zer ikasi:
Emanaldia antolatu, parteak bereiztu, bakoitzaren rola definitu eta egin beharreko aktuazioa ikasi.
Zer egin:
Jaiaren antolakuntza orokorra diseinatu egingo da: zeinek aurkezle lana egin, zer ordenean parte hartu egingo dute, zer arau errespetatu beharko diren dena ongi joateko, eta abar.
Gero taldeka, parte bakoitzean zer egin, zehazten joateko: erabiliko diren asmakizun, olerki, ahokorapilo eta abarren zerrenda. Ikasle bakoitzak mota honetako hitz-jokoa bat proposatuko du eta denon artean aukeratuko da erabateko zerrenda eta bakoitzak zer ikasi beharko duen erabaki egingo da.
Bukatzeko egindako lan guztia jaso behar duzu idazki batez. Bertan jaialdiaren parteak, zure taldeari tokatu zaiona, zure taldean proposatutako asmakizun, hitz joko, abesti eta abarrak aipatu, eta bukatzeko zuk zeuk zer egin behar duzuna. "Jaialdiaren antolakuntza" dokumentua erabili zuren lanen oinarri gisa: Dokumentu honi "Jaialdiaren gure antolakuntza" izena eman.
Ekoizpena
"Jaialdiaren gure antolakuntza" dokumentua
Ebaluazioa
- Irakasleak ebaluatuko duena:
- Lan banaketa egokia izan da
- Erabakitako aktuazioa orekatuta daude
- Egin behar duen aktuazioa ikasi du.
- Iniziatiba erakutsi du
- Auto-ebaluazioa:
Ez ahaztu autoebaluazio orriak betetzen.
Jarduera hau bukatu duzu!