Zer ikasi:
Ikastolak antolatzen duen ekintza bati buruz ahoz jasotako informazioa laburtu eta garrantzitsuena idatziz adierazi.
Zer egin:
Ikastolako barrakaren arduradunarekin bilduko gara eta jaietako barrakari buruzko informazioa jasoko dugu; noiz eta non den, zer egiten den, nola antolatzen den eta zer janari eta edari mota dauden.
Horretarako galdetegia prestatu behar dugu. "Archivos adjuntos" en "Galdetegia" dokumentua ireki.
Gelan taldeka bilduko gara eta talde bakoitzak 2 galdera proposatuko ditu. Gero guztion artean dagoeneko daudenei (4 galdera) beste 6 bat erantsiz 10 galdera izando duen erabateko galdetegia sortuko dugu.
Bukaeran "Gure galdetegian" dokumentuan eginiko lan guztia jaso beharko dugu eta gorde karpetan izen horrekin.
Ez ahaztu irakasleari zuk eginiko lanaren behaketa orria eskatzen eta gorde zure karpetan “Nire_behaketa_orria” izenarekin.
Ekoizpena: "Gure galdetegia" dokumentua eta “Nire_behaketa_orria”
Ebaluazioa:
Irakasleak ebaluatuko duena:
“Gure galdetegia” dokumentuan:
Galdetegia ongi osaturik dagoen: galderak interesgarriak dira informazioa jasotzeko.
Galderak zuzen erredaktaturik dauden
“Nire_behaketa_orria”n:
Inizitiba erakutsi du
Autonomiaz jokatu du
- Auto-ebaluazioa:
Ez ahaztu autoebaluazio orria betetzen.