Jarduera berezi honetan zuen irakasleak Bateratze Lan honetan zer lan mota egin beharko duzue azalduko du. Adi egon ongi ulertzeko ematen diren azalpen guztiak, oso garrantzitsua da eta hasieratik zer egin behar duzuen argi jakitea.
PROIEKTUAREN AURKEZPENA
Proiektuaren dokumentazioa jaso.
Irakasleak proiektuaren helburu orokorra eta xehetasunak adieraziko ditu. Txostena irakurri eta zalantzak argitu.
Kronograma aztertu.
Bakarkako zein taldeko jarduerak izanen dira.
Lan honetan hasi aurretik irakasleak esango dizue zer den errepasatu behar duzuena. Bateratze lan honetan modu autonomo batez lan egin ahal izateko garrantzitsua da bertan aplikatuko duzutena ongi ikasia egotea.
IKASLE GUZTIAK (IRAKASLEAK)
Proiektuaren azalpena eta metodología.
Proiektuaren azalpena eta helburua: Nondik datorren eta zer bide egiten duen edaten dugun ura ikertu eta adierazi.
METODOLOGIAren azalpena: Informazioa bildu, ondoren kudeatu gero adierazteko.
Lan batzuk taldeka eta betse batzuk bakarka egingo dira (irakasleak esango dizue)