Jarduera berezi honetan Bateratze-Lan honetan egin beharko duzuen lan-mota azalduko dizue irakasleak . Adi egon ematen diren azalpen guztiak ongi ulertzeko, oso garrantzitsua baita hasieratik zer egin behar duzuen argi jakitea.
PROIEKTUAREN AURKEZPENA
· Proiektuaren dokumentazioa jaso.
· Irakasleak proiektuaren helburu orokorra eta xehetasunak adieraziko ditu. Txostena irakurri eta zalantzak argitu.
· Kronograma aztertu.
Bakarkako zein taldekako jarduerak izanen dira.
Lan honetan hasi aurretik, errepasatu behar duzuena zer den esango dizue irakasleak. Bateratze-Lan honetan modu autonomoan lan egin ahal izateko garrantzitsua baita bertan aplikatuko duzuena ongi barneratua izatea.