Jarduera berezi honetan zuen irakasleak Bateratze Lan honetan zer lan mota egin beharko duzue azalduko du. Adi egon ongi ulertzeko ematen diren azalpen guztiak, oso garrantzitsua da eta hasiertik zer egin behar duzuen argi jakitea.
Taldeak osatzen eta taldearen barruan rolak definitzen.
Lan hau egiteko taldeak sortzea eta taldearen barruan rolen banaketa burutzea da lehen eginkizuna. Taldeak zozketaz osatuko dira eta lau ikaslez osaturik egongo dira. Talde bakoitzaren barruan ondorengo rolak bereiztuko dira:
Idazkaria: Egiten dena apuntatu eta gordeko duena
Bozeramailea: Egiten dena azalduko duena
Denbora arduraduna: Egin beharreko lanak garaiz bukatzen direlaz arduratzen dena
Moderatzailea: taldearen barruan lana koordinatzen duena.
Taldearen karpeta (kartulina, portafolio) jaso eta izena erabaki. Ondoren anagrama eta taldearen izena jarri eta margotu karpetaren azalean.
Zure taldeari dagozkion datuak irakasleak emango dizun karpetan apuntatu. (Irakasleak "Portada" izeneko dokumentua pegatzeko paperan imprimatuko du eta karpetan itsatsiko du)
Lan honetan hasi aurretik irakasleak esango dizue zer den errepasatu behar duzutena. Bateratze lan honetan modu autonomo batez lan egin ahal izateko garrantzitsua da eta bertan aplikatuko duzutena ongi ikasia egotea.