- Gaian sartzeko ateraldi bat egingo dugu inguruko parkera (Llanosetara) eta ingurua behatu eta identifikatu ondoren, ondorioztatuko dugu ikusitakoa. Adibidez: txakur kakak belardietan daudela eta txakurrentzat dagoen espazio zehatza, nagusien zaintza egokia den ala ez, txakurrekin espazio berdinean bizitzeak dituen abantailak eta desabantailak...
- Arazoa identifikatu ondoren, gelan lau pausotan antolatuko dugu lana. Lehenengo, etxean ditugun maskotak zerrendatuko dituzte (ohikoak eta bereziak direnak). Ondoren, taula batean erregistratuko dute ikasleen artean dituzten animali kopuruak . Hirugarren pausoan, pertsonen eta animalien artean sortzen diren harremanetan sakontzeko, maskota izatearen alde onak eta txarrak aztertuko dituzte (adibidez; konpainia egiten dutela, denbora eskaini behar zaila, hezitu behar direla...). Azken pausoan, animaliak zaintzeko aholku zerrenda osatuko dute eta beste gela bati egindakoa komunikatu. Era berean animaliak zaintzeko konpromezua hartuko dute eta etxera eraman.
- HEZKUNTZA INTERESA:
Pertsonen eta animalien arteko harreman afektiboa bizi
Bizikidetzarako beharrezkoak diren ohiturak eta zaintzak praktikan jarri
Animalien zaintzarekin konprometitu.