Zer ikasi: Egunero egindako produkzioak txukun eta era ordenatuan antolatu, gorde eta karpeta apaindu, bide batez autoebaluaketa egin modu arduratsu batez.
Zer egin:
Azken jarduera honetan eginiko lanaz erreflexionatu arazi nahi diegu. Horretarako egin dugun guztia eta emandako pausoak errepasatuko ditugu denon artean. Gero guztion artean prestatu dugun karpeta ordenatzeko, txukuntzeko (zerbait garbira pasa nahi badute, pasatzeko) denbora emango diegu. Jarduera honen bukaeran karpetak jasoko ditugu eta elkar zoriondu denon artean eginiko lan onagatik
Ekoizpena:
Karpeta
Ebaluazioa:
- Irakasleak ebaluatuko duena:
Jarrera aktiboa eta kooperatiboa.
Lanak ordenatzeko ahalmena
- Auto-ebaluazioa:
Lan guztian zehar egin dugunaz, ikasi dugunaz, bizi izan garen esperientziak erakutsi diogunaz, nola sentitu garenaz mintzatuko dugu norbere burutapenak ahoz adieraziz.