Zer ikasi:
Guk gelan eginiko kartela ikustera etortzeko gonbidapena nota denon artean ekoiztu, idatzi eta banatu.
Zer egin:
Aurreko jardueran egindako hormairudia ikustera etortzeko, gonbidapen karta bat idatzi eta bidaliko diegu zuzendariari, idazkaritzako langileei, jantokiko begiraleei eta HHko beste geletako irakasle eta kideei. Ikasleek diktaketa lana egingo dute eta irakasleak idatziko du.
Ekoizpena:
-Idatzitako gonbidapenaren fotokopia gordeko dugu ikaslearen karpetan.
Ebaluazioa:
Irakasleak ebaluatuko duena:
-Jarrera aktiboa eta kooperatiboa.
-Testoa ekoizterakoan koherentzia maila.
Autoebaluazioa:
Jarduera bukatu eta gero denon artean komentatuko dugu zer den ikasi duguna eta zer zailtasun izan ditugun.