Zer ikasi: Beraiek ekartzen dituzten hamaiketakoetan ezaugarri osasuntsuak eta ez-osasuntsuak identifikatu eta aipatu.
Zer egin:
Irakasleak eta ikasleek ekarri dituzten hamaiketakoak aztertuko ditugu denon artean. Ikasleen hipotesiak ezagutzea izango da helburua. Hamaiketakoak aztertzeko irizpide gisa, duten azukre kopurua, edariek duten azukre eta gasa eta opil industrialak diren edo ez erabiliko dugu. Frutak, fruitu lehorrek, esnekiek, ogiak... eskaintzen dizkiguten gauza onuragarriei buruz ere hitz egingo dugu.
Ekoizpena:
Ekarritako hamaiketakoen argazkia aterako dugu haurren karpetan gordetzeko.
Ebaluazioa:
Irakasleak ebaluatuko duena:
-Jarrera aktiboa eta kooperatiboa.
-Azaldutakoaren ulermen maila.
Autoebaluazioa:
Jarduera bukatu eta gero denon artean komentatuko dugu zer den ikasi duguna eta zer zailtasun izan ditugun.