Zer ikasi:
Proiektuaren nondik-norakoa identifikatu eta taldeak martxan jarri (laguntza taldeak).
Zer egin:
PROIEKTUA EZAGUTZEN
Jarduera honetan irakasleak proiektuaren sarrera bat egingo du, dituen faseak, lan egiteko era eta ebaluazio irizpideak azalduz.
Honetaz gain, aurrezagutzak jasoko dira solasaren bitartez. Galdera hauek lagungarriak suertatuko dira zeregin horretan:
Nortzuk duzue Internet etxean?
Zertarako erabiltzen duzue?
Lagunak al dituzue Interneten?
Sare sozial bateko kideak al zarete: Tuenti, Facebook, Myspace.
Egunean zehar zenbat denbora ematen duzue interneten?
Txata erabiltzen al duzue? Messenger? Zertarako? Nola pasatzen duzue?
Zeintzuk dira Interneten dituen alde onak edo positiboak.
Alderdi negatiborik ba ote du internetek? Zeintzuk dira?
INFORMAZIOA GORDETZEKO TOKIA ANTOLATZEN
Egin behar duzun lehen pausua da, zure ordenagailuan egingo dituzun lan guztiak gordetzeko tokia antolatu, alegia. Kontuan izan lan batzuk talde txikian burutu beharko duzula eta, beste batzuk, berriz, zuk zeuk bakarka.
Laguntza taldean koordinatzaile bat aukeratu behar duzue zuen artean, lan komunak gidatzeko eta gordetzeko.
Taldeari izen bat jarri behar diozue, taldea modu azkar eta erraz batez identifikatzeko.
Koordinatzaileak taldearen izenarekin sortuko du karpeta bat, eta irakaslearekin konpartituko du. Bertan, modu kooperatibo batez egingo dituzuen lanak gordeko ditu koordinatzaileak. Zuetako bakoitzak beste karpeta bana sortu beharko du zuen izenekin. Karpeta horretan, berriz, bakoitzak, modu indibidual batez egingo duzuen lana gordeko duzue.
Ireki beheko “Archivos adjuntos” atalean, “0 Jarduera Karatula.doc” izeneko dokumentua, eta, gero, gorde zure karpetan.
Ireki beheko “Archivos adjuntos” atalean, “Auto ebaluazioa.doc” izeneko dokumentua, eta, gero, gorde zure karpetan.
Jarduera hau bukatu duzu!
Ekoizpena:
Taldeen karpetak eta azpikarpetak.
Karatula
Ebaluazioa:
- Taldearen karpeta eta azpikarpeten antolaketa.
- Auto-ebaluazioa:
Ireki “auto-ebaluazio orria” dokumentua eta gaurko lanari dagokiona bete eta gero, gorde berriro zure karpetan.