Zer egin:
IDEAL prozedura jarraituz, zer egin erabaki aurretik informazio gehiago jasotzea beharrezkoa da.
Horretarako:
- Irakasleak banatutako gasarenaren gastua adierazten duten fakturak aztertuko ditugu. Horretarako "Gasa" kalkulu-orria ireki. Bertan 2008 urteari dagozkin datuak eta kalkuluak eginak dituzu. Aztertu kalkulu orri hori eta 2009 eta 2010 urteei dagozkien kontuak burutu, horretako prest dituzun mihietan. Ez ahaztu historikoa ere osatzen. Bukatzen duzunean "Gure_gasa" izenarekin gorde zure karpetan.
- Talde txikietan Ikastolaren kontsumo energetikoari buruz jakin nahi dituzuen galderak idatzi eta talde handian irakasleari galdetu.
Ekoizpena:
“Gure _faktura informazioa” dokumentua.
"Gure_gasa" kalkulu orria.
Ebaluazioa:
- Irakasleak ebaluatuko duena:
- Ateratako ondorioak justifikaturik dauden.
- Eginiko kalkuluak ongi buruturik daude.
- Aukeratutako irudiak egokiak diren
- Irudien osaketa egokia den.
- Autoebaluazioa
Ireki “auto-ebaluazio orria” dokumentua eta gaurko lanari dagokiona bete eta gero berriro gorde ezazu zure karpetan.
Jarduera hau bukatu duzu!