Zer ikasi:
Herriko erakunde batera irakasleak idatziko dion kartarako esaldi bat proposatu.
Ekoizpena:
- Idatzitako kartaren kopia bat."Nire-karta"
Ebaluazioa:
- Irakasleak ebaluatuko duena:
Proposatutako esaldiaren egitura egokia da.
Erabilitako hiztegia egokia da.
Iniziatiba erakutsi du
Arreta erakutsi du.
- Pentsatu une batez eta Autoebaluazioa orria bete.
Zer egin:
Turismo bulegora eskutitza idatziko dugu herriko mapa eskatuz. Ikasleek irakasleari zer idatzi diktatuko diote eta honek ordenagailuan idatziko du. Idatzi ondoren, fotokopiagailura bidali eta han denen aurrean jaso. Ondoren, ikasleei kopia bat banatuko zaie. Azkenik, eskutitza kartazalean sartu eta guztion izenean enkargugileak bulegariari eramango dio honek bidali dezan.
Norberak bere eskutitza gordeko du. "Nire-karta" izenarekin, bertan berak proposatutako esaldia azpimarratuko du.