Zer ikasi:
– Matematikako problemak, arrazonamenduz, EBATZI, proportzioaren legeak aplikatuz ikaslearen zonaldeko datuak beste eremu batzuetakoekin konparatzeko.
Zer egin:
Ondorengo materialak beharko dituzu:
a) "NIre_datuak_Populazioa" osatu duzun dokumentua. Zure karpetan egongo da..
b) "Problema1. doc" lehenengo problemaren dokumentua.
c) "Biztanlegoa.xls" kalkulu orria.
Jarduera honetan "Problema1" ebatzi beharko duzu. Kalkulu orriak problemaren soluzioa dauka, eta laguntza moduan erabil dezakezu. Zure herri edo hiriaren biztenle kopurua jartzen baduzu, kalkulu orriak gainerakoa kalkulatuko dizu. Proposatzen dizugun erronkatako bat konparaketak egiteko erabilitako formula bilatzea eta azaltzea da.
Zure erantzuna "Problema1" dokumentuan jarri, eta "Nire-Problema 1" izenarekin zure karpetan gorde.
Ekoizpena "Nire-Problema 1" dokumentua
EBALUAZIOA:
- Produktuarena: - Formularen balioak ongi ordezkatzen ditu eta emaitzak ongi interpretatzen ditu.
- Proportzioak kalkulatzeko erabilitako formula ongi azaltzen du.
- Espiralaren alde kopurua aurkitzeko formula ongi azaltzen du.
- Garaiz bukatzen du lana eta osaturik dago
- Autoebaluazioa:
"Autoebaluazioa" orria ireki, osatu eta zure karpetan gorde.