Zer ikasi:
Ekitalde (bidaiaren) gastu guztiak jasoko dituen kalkulu orria diseinatu,aurrekontua prestatu eta atal bakoitzari dagokion ehunekoa grafikoki adierazi.
Zer egin:Aurreko jardueretan jasotako datu guztiekin aurrekontua prestatu behar duzue. Horretarako kalkulu-orri batetan taula bat sortu egunez egun itinerarioaren atal guztien prezioak adieraziz.Ez ahaztu orain arte kontutan hartu ez ditugun beste gastu batzuk ere badaudela. Adibidez egunero elikatu beharko duzue eta horrek gastu bat suposatzen du. Egindako aukeraren arabera gastu hori alojamenduaren barruan egon daiteke edo "beste gastuak" izeneko atal berri batetan.
Horrez gain, sektore-diagrama edo barra-diagrama baten bitartez adierazi bidaiaren atal bakoitzari dagokion aurrekontuaren ehunekoa: ekintzak, garraioa, alojamendua eta beste gastuak.
Ekoizpena:
- "Aurrekontua" dokumentua.
Jarduera hau bukatu duzu!
Ebaluazioa
- Irakasleak ebaluatuko duena:
- Gastuen atal guztiak agertzen dira.
- Adierazpena egokia da.
- Kalkulu-orria zuzentasunez erabili da: funtzioak
- Kalulu-orria zuzentasunez erabili da: grafikoak
-
- Auto-ebaluazioa:
Ireki “auto-ebaluazio orria” dokumentua eta gaurko lanari dagokiona bete eta gero berriro gorde ezazu zure karpetan.