Zer ikasi: Herri mailan jolasten den kirol baten ezaugarriei buruz azalpen testu bat eta bere erregelei buruz instrukzio testu bat osatu.
Zer egin:
INFORMAZIOA GORDETZEKO TOKIA ANTOLATZEN.
- Eman behar duzun lehen pausua zure ordenagailuan egingo dituzun lan guztiak gordetzeko tokia antolatzea da: USB bat beharko duzu eta bertan sortutako dokumentu guztiak gordeko dituzu. Horretarako USB barruan proiektuaren izena duen karpeta bat sortuko duzu. Kontuan izan lan batzuk talde txikian burutu beharko dituzula eta beste batzuk, berriz, zuk zeuk bakarka. Hala ere, bakarka nahiz taldeka sortutako dokumentuak norberak gorde behar ditu.
- Taldea osatu eta gero (4-5 kide), taldeari izen bat jarri behar diozue, taldea modu azkar eta erraz batez identifikatzeko.
Ireki beheko “Archivos adjuntos” atalean, “auto-ebaluazioa” izeneko dokumentua, eta, gero, gorde zure karpetan “auto-ebaluazioa” izenarekin. Gogoan izan jarduera bakoitza amaitu ondoren bete beharko duzuela.
EGOKITU ZAIZUN KIROLAREN INGURUKO AZALPEN TESTUA ETA INSTRUKZIO TESTUA SORTZEN.
Irakasleak talde bakoitzari, kirol bat egokituko dio. Lehendabiziko lana kirol horren inguruan banaka azalpen testu bat sortzea izango da. Azalpen testua egiteko informazioa beharko duzu dudarik gabe, sartu ondorengo helbideetan eta bertan zure kirolari buruzko informazioa aurkitu beharko duzu. Ireki "Archivos adjuntos" atalean "azalpen testua" izeneko dokumentua eta osatu. Bukatzerakoan USB-an gorde.
Bukatzeko "instrukzio testua" izeneko artxiboan sartu eta jasotako informazio erabiliz, egokitu zaizun kirolaren arauen eta materialen inguruko instrukzio testu bat sortu beharko duzu. Bukatzerakoan USB-an gorde.
Ekoizpena:
"Nire_Azalpen testua" dokumentua eta "Nire_Instrukzio testua" dokumentua.
Ebaluazioa
- Irakasleak ebaluatuko duena:
- Azalpen testuaren ezaugarriak (testuen atalak, antolatzaileak eta koherentzia) errespetatu dira.
- Instrukzio testuaren ezaugarriak (testuen atalak, antolatzaileak eta koherentzia) errespetatu dira.
- Informazio kantitatea nahikoa da.
- Txukuntasuna eta ortografia egokiak dira.
- Auto-ebaluazioa:
Ireki “auto-ebaluazio orria” dokumentua eta gaurko lanari dagokiona bete eta gero berriro gorde ezazu zure karpetan.
Jarduera hau bukatu duzu!