Zer ikasi ?
Osasunarekin erlazionaturiko problema bat ebatzi taula eta grafikoak erabiliz, zehaztasunez kalkulatuz eta
arrazoituz.
Zer egin ? (Banaka)
Eguneko kalorien kopurua jakinez gero, gosarirako beharrezkoak diren mantenugaien (nutrienten) kopurua zehaztasunez kalkulatu.
Aurreko jardueran zuek aukeratutako profilari dagokion kaloria-kopurua kalkulatu egin duzu, datu hori errekuperatu egin behar duzu lanean jarraitzeko.
Dietan adituek diotenez, gosarian, gutxi gora behera, komenigarria da egun osorako behar dugun kaloria eta mantenugaien %25 hartzea .
Estatu Batuetako Gobernuak, kalorien banaketa, beheko taula horretan azaltzen diren mantenugaien (proteina, koipea, hidratokarbonoak) ehunekoaren arabera egitea aholkatzen du.
Laguntza: 300/75 = 4 zatidurak proteina gramo bakoitzeko zenbat kaloria lortzen diren adierazten du.
Bilatu zuk beste elikagaiei dagozkien balioak.
Ireki ezazu "Archivos adjuntos" atalean duzun "Mantenugaien proposamena" dokumentua eta osatu han eskatzen den informazioa. Taula bukatu ondoren, gorde ezazu "Nire proposamena""izenpean.
Ekoizpena
"Nire proposamena" dokumentua.
Jarduera hau bukatu duzu!
Ebaluazioa
- Irakasleak ebaluatuko duena:
- Emandako informazioa ongi interpretatu du.
- Kalkuluak ongi eginak daude.
- Auto-ebaluazioa:
Ireki “Auto-ebaluazio orria” dokumentua, eta gaurko lanari dagokiona bete eta gero, gorde ezazu berriro zure karpetan.