Zer ikasi: Eguneroko bizitzan kirola egiteak ekar diezazkiekeen onurak eta kalteak zeintzuk diren adierazi
.
Zer egin: Ireki ezazu "archivos adjuntos"en duzun "kirolaren abantailak eta arriskuak" izeneko dokumentua. Kirolarekin lotuta dauden aholkuak irakurri eta bertan azaltzen diren 4 abantaila eta 3 arrisku aukeratu. Ondoren, abantaila eta arrisku horietako bakoitzak gorputzeko zein aparaturekin duten lotura zehaztu eta bukatzeko lau-bost diapositibez osatutako aurkezpen digital bat sortu beharko duzu banaka. Sar zaitez "drive"-n eta bertan sortu. Aurkezpen honetako diapositiba horietan testua eta irudiak ongi konbinatu behar dituzu. Irudiak zuk zeuk Interneten bilatu.
Partekatu zuk egindako diaposibak zure irakaslearekin, korreo elektronikoaren bitartez, "Kirola eta gorputza" izenarekin.
Ekoizpena
- "Kirola eta gorputza" izeneko aurkezpen digitala.
Ebaluazioa
- Irakasleak ebaluatuko duena:
Abantailak eta arriskuak egoki lotu ditu dagozkien gorputz aparatuekin.
Idatzitako informazioa ulergarria da
Irudi egokiak txertatu ditu.
Autonomia erakutsi du
- Auto-ebaluazioa:
Ireki ““Nire_auto_ebaluazioa” dokumentua eta gaurko lanari dagokiona bete eta gero berriro gorde ezazu zure karpetan.