Zer ikasi:
Energia aurrezteko dagoen beharraz informazioa jaso modu sistematikoan, IDEAL prozeduraren lehen pausoa aplikatuz.Zer egin
IDEAL prozedura jarraituz, zer egin erabaki aurretik informazio gehiago jasotzea beharrezkoa da.
Horretarako
Irakasleak banatutako argi-indarraren gastua adierazten duten fakturak aztertuko ditugu. Horretarako "Argi-indarra" kalkulu-orria ireki. Bertan 2007 urteari dagozkin datuak eta kalkuluak eginak dituzu. Aztertu kalkulu orri hori eta 2009 eta 2010 urteei dagozkien gastuak sartu horretako prest dituzun mihietan. Ez ahaztu historikoa ere osatzen. Bukatzen duzunean "Gure_argi-indarra" izenarekin gorde zure karpetan.
Talde txikietan Ikastolaren kontsumo energetikoari buruz jakin nahi dituzuen galderak idatzi eta talde handian irakasleari galdetu.
Ekoizpena
“Gure _faktura informazioa” dokumentua.
"Gure_argi-indarra" kalkulu orria.
Ebaluazioa
- Irakasleak ebaluatuko duena:
- Ateratako ondorioak justifikaturik dauden.
- Eginiko kalkuluak ongi buruturik daude.
- Aukeratutako irudiak egokiak diren eta ongi osaturik daude.
- Autonomia erakusten du
Ireki “auto-ebaluazio orria” dokumentua eta gaurko lanari dagokiona bete eta gero berriro gorde ezazu zure karpetan.
Jarduera hau bukatu duzu!