Zer ikasi:
Herriko parke bat aukeratu eta deskribapen testu bat sortu informazio iturri digitala erabiltzen.
Zer egin:
Llanosetako toki baten deskribapena egitea da jarduera honen lana. Horretarako elementu ezberdinen ezaugarriak (bizidunak eta bizigabeak) kontuan hartuko dira. Lagungarri gisa, beheko artxiboan dagoen "adjetibo zerrenda" dokumentua ireki eta kontsulta dezakezu.
Gogoratu horrelako testu mota honi dagokion egitura. Lehendabizi testua eskuz idatzi beharko duzu. Bukatu ondoren, testu prozesatzailea ireki eta zure deskribapen testua garbira pasa. Ekoizten duzun testuak 15 lerro izan behar ditu gutxienez. Zure ordenagailuko karpetan gorde "Llanosetako deskribapena" izenarekin.
Ekoizpena
"Llanosetako deskribapena" dokumentua.
Ebaluazioa
- Irakasleak ebaluatuko duena:
Elementu egokiak aukeratu diren. Eta dagozkien deskribapenak (adjetiboak eta konparaketak) ongi burutu diren.
Deskribapen testu baten ezaugarriak errespetatu diren.
Idazkiaren koherentzia eta ortografia.
Autonomia erakutsi du.
- Auto-ebaluazioa:
Ireki ““Nire_auto_ebaluazioa” dokumentua eta gaurko lanari dagokiona bete eta gero berriro gorde ezazu zure karpetan.
Jarduera hau bukatu duzu!