Zer ikasi: Ikastolan egingo den ekitaldi baterako materiala prestatu sormena erabiliz Zer egin: Talde bakoitzak kartulina zuri handi batean herri kirolen ikuskizunerako kartela prestatuko du non bertan izenburua, irudiren bat, tokia, eguna eta ordua agertu beharko duten idatzirik. Lehenik bozeto bana osatuko dute ondoren kartulinan kopiatzeko. Bozeto hori porfolioan gordeko dute ekoizpen gisa. Jarraian 5 urteko ikasleengana joango gara antolatu dieguna aurkeztera. Kartela gonbidapen gisa utziko diegu. Gainontzeko kartelak ikastolako beste eremu batzuetan eskegiko ditugu.
Haur txikiei banatzeko domina bana ere egingo dute. Folio batean edalontzi batekin zirkulu bat marraztu eta margotuko dute ondorez kartulina batean kolaz itsasteko. Ondoren zulo bat eginen diete eta bertatik artilea pasa ondoren korapilo batekin lotuko dituzte bi ertzak domina osatuz. Porfolioan kirolariak domina jantzita dutela ateratako argazkia gordeko dute.
Ekoizpena: Kartelaren bozetoa. Doluminen kopiak.
Ebaluazioa: Lan egiteko denbora ongi aprobetxatzen du
Trebetsauna erakusten du
Jarritako testua egokia da
Autonomia erakusten du
Aplikatzen diren ezagutzak:
Plastika:
1. Esku trebetasun ezberdinak (tolestu, moztu, itsatsi...) LANDU asmo ezberdineko ekoizpenak sortzeko.
4. Teknika eta baliabide ezberdinak kontutan hartuz bi edo hiru dimentsiotako objektuak sortu edo ERAIKI.