Ikasleek teknologiaren erabilpenari buruzko gogoeta egitea da lan honen helburu nagusia. Gaia zabala denez Interneten erabilera arduratsuan zentratu gara, eta honekin lotutako hainbat arrisku hartu ditugu aztertzeko: ordenagailuaren aurrean denbora gehiegi pasatzea eta gure ardurak ahaztea, ciber-jazarpena (sarean esaten direnak neurtzearen garrantzia), argazki ezegokien argiratzearen ondorioak, ezagutzen ez ditugun ciber-lagunak izatearen arriskuak eta sarean esaten direnak neurtzearen garrantzia.
Kasu batzuk aurkezten zaizkie ikasleei. Kasu bakoitzean arazo bat planteatzen da eta ikasleek irtenbide bat aurkitu behar diote; gainera, bere erabileraren ikerketa eta datu-bilketa ere egingo dute. Irtenbide guztiekin Interneteko erabilpen egokia sustatzeko gomendio zerrenda bat idatziko da. Gomendioak ikastolako beste ikasleei komunikatuko zaizkie.