Zer egin:
Aurkezpen egunean eta aurkezpena baino lehenago irakaslearekin bilduko zarete ea dena prest dagoen egiaztatzeko eta bakoitzak zer egin behar duen gogoarazteko. Saia zaitezte lasai egoten eta nerbioak kontrolatzen, lasaitzea lortzen baduzue lana egokiago egingo duzue eta.
Aurkezpenean gogoratu:
- Zure burua aurkeztu hitz egiten hasi aurretik.
- Tonu egokian hitz egin, poliki eta hitz guztiak ongi ahozkatuz.
- Gorpuzkera egokia mantendua: eskuak, gorputza, irripartsu, .....
- Ez ahaztu, bukaten duzunean, entzulegoa agurtzen eta atentzioarengatik eskerrak ematea.
Aurkezpena bukatu eta gero erantsita duzun "Aurkezpena" izeneko dokumentuarekin irakaslearengana jo. Berak beteko dizu eta eman zuk gordetzeko. "Nire-aurkezpena" izenarekin.
Ekoizpena:
"Nire-aurkezpena" dokumentua.
Ebaluazioa:
- Irakasleak ebaluatuko duena:
- Zegokion ardura bete du.
- Aurkezpenean izandako aktuazioa egokia izan da: bere burua aurkeztu, tonua egokia, gorpuzkera, agurra...
- Hizkuntzaren erabilpena egokia izan da.
- Ihardunaldian zehar jarrera egokia: lasia, kooperatiboa... izan du.
- Autoebaluazioa:
Ebaluaketa txantiloia bete.
Zer ikasi:
Beste ikasturteko ikaskideei bildutako informazioaren aurkezpenean parte hartu dagokion ardura era egokian beteaz.