Zer ikasi:
Egin nahi den bidaiarako garraio mota aukeratu eta aukera justifikatu.
Zer egin:
Jarduera honetan aukeratutako bidaia eta itinerarioaren arabera beharrezkoak ikusten dituzuen garraioak aukeratu behar dituzue. Horretarako kontutan hartu itinerarioan zehaztu diren desplazamenduak eta ekintzak. Garraioa aukeratzeko orduan faktore ezberdinak hartu beharko dituzue kontutan, hala nola prezioa, erosotasuna, denbora, ordutegiak...Leku aldatze bakoitzerako garraioa zehaztu aurretik dauden aukera ezberdinak aztertu eta aurreko jardueraren antzeko dokumentu batetan jaso. Dokumentu berean nabarmendu zuek egindako aukeraketa.
Ekoizpena:
- "Garraioa" dokumentua.
Jarduera hau bukatu duzu!
Ebaluazioa
- Irakasleak ebaluatuko duena:
- Desplazamendu bakoitzerako dauden aukera ezberdinak ondo zehazten dira.
- Egindako aukeren egokitasuna (prezioen konparaketa, ordutegiaren egokitasuna...)
- Adierazpena egokia da, estiloz, joskeraz, zuzentasunez.
- Ardura erakusten du lanak egiteko.
- Auto-ebaluazioa:
Ireki “auto-ebaluazio orria” dokumentua eta gaurko lanari dagokiona bete eta gero berriro gorde ezazu zure karpetan.