Zer ikasi:
Lana autonomiaz burutu iniziatiba erakutsiz; ikasketaz eta autoebaluazioaz arduratu.
Zer egin:
Jarduera honetan egin duzun lana ebaluatua izan dadin irakasleari eman behar diozun portfolioa prestatzen ikasiko duzu.
Portfolioa egin duzun lan guztietatik laburpen bat da. Laburpen hori egiteko jarraitu behar dituzun irizpide nagusiak hauek dira:
a) Lan honen bidez garatu behar genituen konpetentzien maila egokia lortu duzula egiaztatzeko frogak (ekoizpenak) biltzea. Gutxienez konpetentzia bakoitzeko ekoizpen bana.
b) Beti lan egokienak eta borobilenak aurkeztu, horretarako lanen bat garbira pasatu behar baduzu, egizu.
c) Modu ordenatu batez lanak antolatu, horretarako irizpide argi bat erabiliz: kronologikoa, konpetentzien zerrendarena eta abar.
d) Auto-ebaluaziorako orria beteta sartu, baita irakasleak eginiko behaketatik dokumenturen bat izanen bazenu ere.
Portfolioa egiten hasi aurretik ireki zure karpeta eta begiratu ea lan guztiak prest dituzun. Baten bat faltatzen bazaizu, portfolioa egiten hasi aurretik osatu.
Beheko "Archivos adjuntos" atalean, "Portfolioa osatzeko prozedura" izeneko dokumentua ireki eta hor ematen diren iradokizunak jarraituz zure portfolioa idatzi.
Ekoizpena:
Portfolio osoa.
Ebaluazioa:
-Irakasleak
- Portfolioaren parte guztiak dauden.
- Ongi ordenaturik dauden
- Konpetentzia bakoitzeko ekoizpena bana, gutxienez dagoen.
- Ekarpen pertsonalen bat dagoen.
- Aurkezpena sortzailea den.