3. Dentsitatea

Dentsitateak gorputz baten masa eta gorputz horrek hartzen duen bolumena lotzen ditu.

Gorputz baten dentsitatea gorputz horren materia kantitatea da, hartzen duen espazioarekiko.

Ura olioa baino dentsoagoa esaten baldin badugu, bolumen berean urak olioak baino materia kantitate handiagoa duela adierazten ari gara.

Dentsitate berariazko propietatea da eta substantziak elkarrengandik bereizteko balio du.

Dentsitatea nola neurtzen den

Dentsitatea masatik eta bolumenetik eratorritako magnitudea da. Nazioarteko Sisteman, dentsitatea kg/m3-tan neurtzen da, baina g/cm3 edo g/L-tan neurtzea ere oso ohikoa da.

Gorputz baten dentsitatea kalkulatzeko, lehendabizi, masa eta bolumena neurtu behar dira, eta ondoren, dentsitatearen formula aplikatu, hau da, masa bolumenaz zatitu.

11. ariketa: .Adierazi kg/dL-tan 500 g/mL

12. ariketa: Adierazi g/cm3-tan 0,589 cg/L

13. ariketa: Adierazi cg/cm3-tan 0,06 dag/cL


14.ariketa: Adierazi kg/m3-tan 1500 g/L