1. Masa

Masa eta pisua bereizi behar ditugu. Masa gorputzen materia kantitatea neurtzen du; pisuak,ordea, Lurrak gorputzen gaineko eragindako indarra adierazten du.

Masa nola neurtzen den

Masa oinarrizko magnitudea da. Nazioarteko Sisteman masa-unitatea kilogramoa da multiploak eta azpimultiploak gramotik abiatuta adierazten diren arren.

Masa neurtzeko erabiltzen den tresna balantza da.

Balantza granatarioa laborategiko balantzarik sinpleena da. Gurutze moduan, bi beso ditu, bi platertxo, eskala, orratza, balazta eta oinarria. Balantzarekin batera pisu-kaxa bat dago. Pisuak kontu handiz maneiatu behar dira matxardak erabiliz. 0,01 g eta 100 g-ren arteko neurketak egiten ditu.

Neurtu nahi dugun gorputza platertxo batean jarri behar dugu,

eta beste platertxoan pisuak jarriz joan behar dugu, oreka lortu arte.

Balantza elektroniko honek gramo-ehuneneko masak neurtzen ditu.

1.ariketa: Adierazi hg-tan 250 g

2.ariketa: Adierazi mg-tan 58,92 g

3.ariketa: Adierazi dg-tan 0,0002487 kg

4.ariketa: Adierazi hg-tan 145,36 cg