02. Beroaren efektuak gorputzetan

1. TENPERATURA ALDAKUNTZA

2. EGOERA-ALDAKETAK

3. DILATAZIOAK

Gorputz bat berotzean, hura osatzen duten partikulak azkarrago mugitzen dira eta espazio handiagoa hartuko dute. Horren ondorioz , gorputzaren bolumena handitu egingo da (dilatazioa). Gorputzak beroa galtzen badu,kontrakoa gertatuko da: partikulak gutxiago mugituko dira, gorputza hoztuko da, eta haren bolumena txikitu egingo da

(uzkurdura)

Gorputz guztien (solidoen,likidoen eta gasen) bolumena aldatzen da, beste gorputz batekin beroa trukatzen dutenean.

SOLIDOAK

Gutxien dilatatzen diren gorputzak dira haien partikulak oso hertsiki lotuta baitaude.

LIKIDOAK

Partikulen arteko loturak solidoetan baino ahulagoak dira. Tenperatura igotzean, haien barne-energia gehiago aldatzen da eta gehiago dilatatzen dira.

GASAK

Gasen partikulak oso bereizita daude elkarrengandik, eta oso azkar eta aske mugitzen dira. Beraz, berotzen direnean, asko dilatatzen dira gasak