Materiaren eredu zinetiko-molekularra honako printzipio hauetan oinarritzen da:
- Materia euren artean bereizita dauden partikulez osatuta dago.
- Partikulak etengabe higiduran dabiltza, euren-arteko erakarpen- eta aldarapen-indarren arabera.
Gorputz bat osatzen duten partikulen higiduraren ondorioz gorputzak daukan energiari deritzo energia termiko.