1.3. Higiduraren elementuak: desplazamendua eta ibilbidea

7.- Goizeko 7:45etan etxeko sukaldean gosaltzen ari zara, institutora joan baino lehen lehen. Une horretan, ama lanera doa, eta han uzten zaitu. 5 minutu geroago, etxetik irten zara instituturantz. Institutua etxetik 600 m-ra duzu; eta, lerro zuzenean ibiliz, 10 minutu behar dituzu hara heltzeko. Eskolak 8tan hasten dira, eta han zaude ikasteko prest. 12:30ean txirrinak jo, eta etxerantz abiatzen zara. 12:40an etxean zaude berriro, bazkaltzeko prest. Lanetik datorrenean, amak bazkaltzen aurkitzen zaitu.

a) Adieraz ezazu zeure ibilbidea erreferentzia-sistema batean, OX ardatzaren jatorria zure etxea kokatuta.

b) Zenbat metro egin dituzu ama etxetik irten den unetik hura bueltatu arte?

c) Desplazatu zara amarekiko? Zergatik?


8.- Demagun orri baten gainean higitu den eulitxo batek posizio hauek izan dituela bost unetan:(1,2) (3,5) (5,1) (7,5) (10,2).

a) Adieraz itzazu posizio horiek sistema kartesiarrean.

b) Marraz ezazu eulitxoaren ibilbidea.

c) Adierazi beste ibilbide posible batzuk hasierako posiziotik bukaerakora joateko.

d) Zein da ibilbiderik laburrena?

Hasierako eta bukaerako posizioak lerro zuzen baten bidez lotzen direnean, ibilbiderik laburrena lortzen da. Eta zuzenki horri noranzko bat ematen baldin badiogu, gezi bat lortzen dugu; hots, bektore bat. Zuzenean bi noranzko daudenez gero, batek desplazamendu positiboa adierazten du (ikur positiboa), eta aurkako noranzkoak, desplazamendu negatiboa (ikurra negatiboa da).

9.- Aztertu irudi hau:

a) Jatorrian kokaturiko behatzaile batek ikusi du nola irten den dortoka puntu horretatik, baina distraitu eta irten denetik 35 segundora ikusten du berriro dortoka, lehengo posizio berean. Esan dezake geldirik egon dela dortoka?Baina benetan egon da geldirik? Zergatik?

b) Zeintzuk izan dira dortokaren posizioak? Nola adieraziko zenuke une bakoitzekoa?

c) Datu-taula bat erabiliz gero, zer lortuko zenuke?

d) Erabili OX eta OY ardatz kartesiarrak higiduraren posizio/denbora grafikoa egiteko: OX

ardatzean, denbora; eta OY ardatzean, posizioa.

e) Irudika itzazu ibilbidearen gainean tarte hauetako desplazamenduak, eta kalkulatu haien balioak: t0 – t2, t2 – t4, t4 – t6.

Denbora-tarte batean higikari bat hasierako posizio batetik beste batera pasatu bada, haren desplazamendua da hasierako eta bukaerako posizioen arteko kendura. Nazioarteko Unitate Sistema erabiliz gero, desplazamendua metrotan (m) adierazten da.

10.- Aztertu lasterkari hauen argazkiak:

a) Norabide berean mugitzen dira txirrindulariak? Eta atletak?

b) Irudikatu zer ibilbide egin duten bakoitzean.

Higikari baten ibilbidea da higikariak egiten duen bidea da, hasierako posiziotik amaierako posiziora bitartekoa.Hau da, ibilbidea higikari batek marrazten duen lerroa edo puntu multzoa da.

11.-Higidura, Ibilbidea eta Desplazamendua: Suzukako zirkuituan auto batek kalifikazio bira bat deskribatzen ari da. Margotu kolore desberdinez ibilbidea eta gezien bitartez adierazi jatorriarekiko duen desplazamendua une bakoitzean.

12.- Esan zer ibilbide mota deskribatzen duten higikari hauek:

a) erortzen den klarionak

b) soka bati loturik dagoen klarionak, bira egitean

c) erloju baten segundoen orratzak

d) 100 metroko lasterketan parte hartzen duen atleta batek

e) jaurtitzaile batek botatako xabalinak

Aurrekoa ikusita, hau ondoriozta dezakegu: higikarien ibilbidea ez dela beti lerro zuzena. Ibilbidea: higikariek bidean zehar egiten duten lerroa. Eta, hainbat lerro mota daudenez, hainbat higidura mota izan ditzakegu ibilbidearen arabera:

• higidura zuzena

• higidura zirkularra

• higidura eliptikoa

• higidura parabolikoa

13. Eman aurreko laukian aipatu ditugun lau higidura moten adibide bana