1.3.1. Termometroa

Tenperatura neurtzeko, termometroak erabiltzen dira.

Termometrorik ohikoenen funtzionamendua haien barruko likido baten dilatazioan edo uzkurduran oinarrituta dago.Likidorik erabilienak merkurioa eta alkohol koloreztatua dira

Alkoholezko termometroak

Oso tenperatura baxuak neurtzeko balio dute, eta beraz, tenperatura atmosferikoa neurtzeko erabiltzen dira.

Merkuriozko termometroak

Merkurioa metala da, baina, giro tenperaturan, likido egoeran dago (urtze-tenperatura -390C-koa da eta irakite-tenperatura 3570C-koa da).Ondo eroaten du beroa

Bi atalez osatuta daude:

  • Ø Metal likidodun tanga bat
  • Ø Horma meheko beirazko hodi bat. Hodi horretan, metala mugitzen da tenperatura aldatzen denean

Termometro batek gorputza ukitzen duenean eta gorputzak beroa ematen dionean, merkurioa dilatatu egiten da eta luzera handiagoa hartzen du graduatutako hodian