2.3. Materiaren eredu zinetiko-molekularra

Hona hemen eredu horren postulatuak:

1. Materia elkarrengandik bananduta dauden partikula txiki ugarik osatuta dago.

2. Partikula horiek etengabe higitzen dira.

3. Partikula higidura bi indar mota hauen mende dago:

    • Kohesio- edo erakarpen-indarrak, materiaren partikulak lotzeko joera dutenak
    • Aldaratze-indarrak, partikulak sakabanatzeko eta elkarrengandik aldentzeko joera dutenak