Naturan, erreakzio kimikoak oso garrantzitsuak dira hainbat mailatan:
- Erreakzio kimikoak funtsezkoak dira organismo ororen bizitza garatzeko eta hari eusteko.
Adibideak: Arnasketa, landareek egiten duten fotosintesia, animaliek mugitzeko eskuratzen duten energia...
- Erreakzio kimikoek aldaketak eragin ditzakete arroketan; esate baterako, arroken disoluzioa eta haitzuloen zein estalagmiten formazioa eragiten duten erreakzioak.
- Gainera, erreakzio kimikoak dira gure teknologiaren oinarria; izan ere, horiei esker, gure bizimodurako ezinbestekoak diren substantzia ugari sortu ahal izan dira: erregaiak, higienerako produktuak, sendagaiak, etab.