3. Egoera gaseosoaren eredu zinetiko molekularra

Egoera gaseosoan, partikulen arteko kohesio- eta aldaratze-indarrak baztergarriak dira, eta ondorioz, partikulak bata bestetik oso urrun daude, desordenan. Partikulak askatasun osoz higitzen dira . Talka egiten dute bata bestearen kontra, bai eta dauden ontziaren pareten kontra ere.

Ondorioz, gasen forma eta bolumena aldakorrak dira. Gas baten partikulen abiadura handitzen denean , temperatura ere igo egiten da.

Gasen ezaugarriak:

    • Dilatatzen da.
    • Konprimatzen da.
    • Forma eta bolumena aldakorrak dira.
    • Dentsitatea baxua izaten da, haren partikulen arteko distantzia oso handia delako.
    • Solidoak baino gehiago dilatatzen da.

GAS EGOERA