1.2. Indarrek gorputzak deformatzen dituzte

1.2.1. INDARREN ERAGIN DEFORMATZAILEA

Gorputzak deformatzen saiatzean duten portaeraren arabera, honela sailkatzen dira:

  • Zurrunak: ez dira deformatzen (harria)

Gorputz zurrun bati oso indar handia aplikatzen badiogu, baliteke haren haustura-muga gainditzea eta gorputza puskatzea.

  • Elastikoak: deformatu egiten dira baina beren jatorrizko forma berreskuratzen dute indarra desagertzean (malgukia).

Gorputz elastiko bati oso indar handia aplikatzen badiogu, baliteke haren elastikotasun-muga gainditzea, eta jatorrizko egoerara ez itzultzea.

  • Plastikoak: deformatu egiten dira baina ez dute jatorrizko forma berreskuratzen. (plastilina)

1.2.2. HOOKEREN LEGEA

Malguki bati indar bat egitean, haren deformazioa proportzionala da indarraren balioarekiko.

Hooke-ren legearen arabera: F= k·Δx

non k: elastikotasun-konstantea (N/m-tan adierazten da)

Δx= x - xo : elastikotasunaren gehikuntza (m-tan adierazten da) den.

DINAMOMETROA

Indarrak neurtzeko erabiltzen dugun gailua da.

Malguki kalibratu bat da, aplikatzen den indarrarekiko proportzionalki luzatzen eta txikiagotzen dena.

1.2.3. PRESIOA

Plastilinari eragiten diogun presioa egindako indarraren eta indarra egiten diogun azaleraren arteko erlazioa da.

p= F/S

SI sisteman presioaren unitatea pascala (Pa) da. 1 Pa= 1N / 1m2