5.3.4. Molekulen arteko indarrak

Molekulen arteko indarrak substantzia kobalente molekularretako molekulen artean diharduten erakarpen-indarrak dira.

Bi motatakoak izan daitezke:

VAN DER WAALS-EN INDARRAK

Molekulen arteko indar hauek ahulak eta elektrostatikoak dira.

Indarraren intentsitatea handiagoa da molekularen tamaina handiagoa denean.

Adibideak: HCl,O2 eta I2

HIDROGENO LOTURA

Van der Waals-en indarrak baino indartsuagoa denez, honelako lotura duten substantziak fusio- eta irakite-puntu altuagoak izaten dituzte.

Lotura hidrogenoaren eta atomo txiki eta oso elektronegatiboen artean sortzen da.

H2O, HF eta NH3