Zenbait objektuk argia igortzen dute, eta beste batzuek, berriz, beste gorputz batzuetatik iristen zaien argia islatzen dute.
Simulazioa.
Argi-iturriak
Argia igortzen duten gorputzak dira
Bi motatakoak izan daitezke:
- Naturalak. Eguzkia eta gainerako izarrak
- Artifizialak.Bonbillak,kandela piztuak, linternak...
Argi-igorle sekundarioak
Argi-iturriek argitzen dituztenean soilik igortzen dute argia; argi-iturrietatik iristen zaien argiaren zati bat xurgatu eta gainerakoa islatzen dute.
Xurgatze-ahalmenaren arabera, gorputzak gardenak, zeharrargiak eta opakuak dira:
- Gardenak: argiari igarotzen uzten diote, eta haietan zehar, argi eta garbi ikus daitezke objektuak; izan ere, ez dute xurgatzen iristen zaien argi gehiena.
- Zeharrargiak: Argiaren zati bat igarotzen uzten diote, baina argiaren zati bat sakabanatzen dutenez, ezin dugu haietan zehar oso argi ikusi.
- Opakuak: Argiari igarotzen uzten ez dioten objektuak dira; iristen zaien argi guztia islatzen dute.