Bi lagun taberna bateko terrazara joan dira zerbait hartzera. Eta hara non konturatzen diren han bertan obra bat dagoela.
Berehala hasi dira bi lagunak eztabaidan. Neskak langileak askoz ere lan gehiago egin duela esan du. Mutilak, berriz, igogailuak 100 adreiluak azkarrago igo dituenez , honek langileak baino lan gehiago egin duela esan du.
Ondoko datuak jaso dituzte:
Igogailuak, 20 s-tan, 500 g-ko 100 adreilu igo ditu hirugarren solairuraino (12m).
Beste aldean langileak 100 adreilu igtzeko 10 aldiz erabili behar izan du polea, eta bakoitzean 25 s behar zituenez, guztira 250 s.
7.ariketa: Ezagutzen duzu lanaren definizioa. Bati edo besteari arrazoia emateko moduan zaude, beraz. Zeinek egin du lan gehiago , igogailuak ala langileak?
Bi lan horiek nolabait desberdindu behar ditugu. Argi dago bata bestea baino "efikazagoa" izan dela, eraginkorragoa.
8.ariketa: Aukera ezazu espresio hauen arteko egokiena lanaren efikazia adierazteko.
Askotan transformazio batean egiten den edo egin behar den lanak ez ezik, transformazioa egiteko behar den denborak ere garrantzi handia izaten du. Bi eragile horiek kontuan hartzen dituen magnitude berria definitu behar dugu
POTENTZIA da lanaren eraginkortasuna adierazten duen magnitudea. Bere adierazpena:
Nazioarteko Sisteman potentziaren unitatea watt-a da ( W )
Beste potentzia-unitateak :
Zaldi-potentzia (ZP) : 1 ZP = 735 W
Kilowatta (kW): 1 kW = 1000 W
9.ariketa: Aztertu irudia eta erantzun motorrak azkarrago igotzen duela jakinik:
a) Zer blokek lortzen du energia potentzialarik handiena?
b) Zeinek egiten du lan gehiago , mutilak ala motorrak?
c) Zein da potentzia handienekoa? Azaldu.
10.ariketa: A garabiak 800 kg-ko zementuzko zakuak dituen palet bat altxatu du 5 m-ko altuerara 30 s-an. B garabiak, berriz, adreiluak dituen 500 kg-ko palet bat altxatu du 10 m-ko altuerara minutu batean. Grabitatea g=10 m/s2 bada, kalkulatu:
a) Zeinek egin duen indar handiagoa?
b) Zeinek egin duen lan handiagoa?
c) Zein den potentzia handienekoa?
Em: a) FA = 7840 N , FB = 4900 N; b) WA = 39200 J ,
WB = 49000 J; c) PA = 1307 W , PB =817 W