02. Energia mekanikoa

Energia zinetikoa higidurari zor zaion energia da.

Beste kasu batzuetan, lan egiteko ahalmena gorputzak duen posizioari zor zaio. Gorputz batek okupatzen duen posizioagatik duen energiari energia potentziala deitzen diogu.

Energia zinetikoaren eta energia potentzialaren baturari energia mekanikoa deitzen zaio.

1. ENERGIA ZINETIKOA

Higitzen egoteagatik gorputzek duten energia mota da.

Ek = 1/2 · m · v2 (J)

Energia zinetikoa eta scooter: Klikatu hemen eta aukeratu bi ikasleen masa. Kopiatu agertzen den taula eta kalkulatu Ek .

Egin ezazu eskuinaldean dagoen barra-diagrama.

2. ENERGIA POTENTZIALA

Lurrazaletik gora altuera jakin batean egoteagatik gorputzek duten energia mota da.

Ep = m · g · h (J)

Energia potentzial grabitatorioa. Hipopotamoa eta mutikoa: Klikatu hemen eta arrazonatu eta irudikatu atal bakoitzean zer gertatzen den.

a) Bi masa berdinak eta altuera deberdina aukeratzen ditugunean.

b) Bi masa desberdinak eta altuera konstantea aukeratzen ditugunean.

c) Bi masa desberdinak eta bi altuera desberdinak aukeratzen ditugunean.

3. ENERGIA MEKANIKOA

Gorputz baten energia mekanikoa energia zinetikoa eta potentzialaren arteko batura da

Em = Ek + Ep = 1/2 · m · v2 + m · g · h

Energia mekanikoa eta orgatxoaren energia: Klikatu hemen eta kalkulatu A,B,C eta D puntuetan orgatxoak duen energia zinetikoa, potentziala eta mekanikoa.

4. ENERGIA MEKANIKOAREN KONTSERBAZIO PRINTZIPIOA. GALILEO bideoa.

Partikula batean (edo partikula sistema batean) kanpo indarren lana nulua bada partikularen energia mekanikoa konstante mantentzen da.

Em1 = Em2

Ek1+Ep1 = Ek2+Ep2

Errusiar mendia

Aurreko simulazioan fija zaitez orgatxoek hasierako arrapala igotzen dutela abiadura uniformez. Nondik irteten da energiako gehikuntza ?

Zer energia-aldaketak deskribatzen ditu? Zergatik?


Klikatu aldameneko simulazioa eta erantzun ondoko formularioa: