9.1.2.Beroaren efektuak gorputzetan

Beroak hiru efektu eragin ditzake:

1.2.1. Tenperatura-aldaketak : gorputzen arteko bero-trukeak horien tenperatura-aldaketekin lotuta daude.

1.2.2. Egoera-aldaketak: gorputzek beroa jaso edo ematen dutenean, barneko partikulek aldatu egiten dute energiaz eta higitzeko moduz; horren ondorioz, egoera batetik bestera pasatzen da materia

Tenperatura-denbora grafikoak

Grafikoa: T(ºC)/ t (s)

1.2.3. Dilatazioa eta uzkurdura: gorputz bat berotzean, hura osatzen duten partikulak azkarrago mugitzen dira eta espazio handiagoa hartuko dute. Horren ondorioz , gorputzaren bolumena handitu egingo da (dilatazioa).

Gorputzak beroa galtzen badu, kontrakoa gertatuko da: partikulak gutxiago mugituko dira, gorputza

hoztuko da, eta haren bolumena txikitu egingo da (uzkurdura).

Gorputz guztien (solidoen, likidoen eta gasen) bolumena aldatzen da, beste gorputz batekin beroa

trukatzen dutenean.

Bideoa: Aluminioaren dilatazioa

Bideoa: Gas eta likidoen dilatazioa