2.1. Zer da materia?

Inguratzen gaituena eta zentzumenen bidez hauteman dezakegun guztia materiaz osatuta dago.

Materia masa duen eta espazioan lekua hartzen duen guztia da; hau da bolumena.

Sistema materiala materia zati espezifiko bat da; espazio zati batean dago eta materia hori aztertzeko aukeratzen da.

Sistema materialen propietateak bi multzotan banatzen dira: propietate estentsiboak eta propietate intentsiboak.