Dinamikaren gaia aztertu dugunean, indar batek gorputz batean eragiterakoan, efektu dinamikoaz gain efektu deformatzailea ere izan dezakeela esan genuen. Indar batek gorputz deformagarri batean eragiterakoan, gorputz hori deformatu egiten da. Azter dezagun zein faktoreen menpe dagoen deformazio efektu hori. Horretarako irudiko egoera hartuko dugu kontuan.
Zergatik norbaitek oina zapaltzen digunean , takoia fina izanez gero, azkoz ere handiagoa da mina, indarra (pisua) bera izanik?
Bi kasuetan neskaren pisua berdina da baina indarra (pisua) aplikatzen den azalera ez. Bigarren kasuan azalera txikiagoa da eta, horregatik, indarra azalera unitatearekiko handiagoa da. Ondorioz oina gehiago “sartzen” da mutilaren oinean. Hortik honakoa ondorioztatuko dugu: Indarraren efektu deformatzailea azalerarekiko alderantziz proportzionala da.
Beste aldetik, argi dago, indarraren efektu deformatzailea indarraren balioarekiko zuzenki proportzionala dela.
Gauzak horrela indarren efektu deformatzailea ezaugarritzeko magnitude fisiko berri bat definituko dugu: Presioa “Gainazal baten gainean aplikaturiko indarraren eta gainazalaren azaleraren arteko zatidura da presioa”.
p = F / S
Gorputz SOLIDO batek egindako indarra ,F, gorputzaren pisua da, beraz, p= m · g / S
Nazioarteko Sistema Unitateetan presio-unitateari “Pascal” (Pa) deitzen zaio. (1 Pa= 1 N / 1 m2 )
Oharra: dentsitatea masa eta bolumenaren arteko zatidura da. d= m / V ; m= d · V
a) 750 N-eko indar batek zer azaleraren gainean eragiten duen, 15 Pa-ko presioa egiteko
b) Zer presio egiten duen 50 N-eko indar batek metro karratu erdiko gainazal batean.
c) 3.500 Pa-ko presioa jasaten ari den 100 cm2-ko gainazal baten gainean aplikatzen den indarra.
a) Elurraren gainean egiten duen indarra.
b) Elurraren gainean egiten duen presioa.
Alderatu elefante batek zapalduz gero zure oinean sentituko zenukeen presioa eta 9 cm2-ko zorua duten bi makulurekin dabilen 70 kg-ko masa duen pertsona batek zapalduz gero sentituko zenukeena.