1.2. Indarren konposizioa

Indar-sistema norabide eta noranzko bereko bi indarrek osatuta dagoenean: Indar erresultantearen modulua kalkulatuko dugu bi osagaien moduluak batzen: Ferresultantea = F1 + F2 . Indar erresultanteak osagaien norabide eta noranzko berak ditu.

Indar-sistema norabide bera baina aurkako noranzkoa dituzten bi indarrek osatuta dagoenean: Indar erresultantearen modulua kalkulatuko dugu, bi osagaien moduluen arteko kenketa eginez: Ferresultantea= |F1 - F2|. Indar erresultanteak osagaien norabidea eta modulu handieneko osagaiaren noranzkoa ditu.

Bi indar perpendikularren erresultantea kalkulatzeko, Pitagorasen teorema aplikatu behar da: