4.1.2. Eredu atomikoak

Dalton-en eredu atomikoa (1803-1808)

  • Elementuak atomoz, , partikula aldaezin eta zatiezinez , osaturik daude.

  • Elementu bereko atomo guztiak berdinak dira.

  • Elementu desberdinen atomoek masa eta propietate desberdinak dituzte.

  • Konposatuak elementu desberdinen atomoen bilketaz eratzen dira

Thomson-en eredu atomikoa (1897):

Atomoa dentsitate uniformekoa zen eta karga positiboa zuen masa esferikoa batean tinkaturik zeuden elektroiz osaturik zegoen, multzo osoa neutroa eta egonkorra zelarik.

Rutherfod-en eredu atomikoa (1911):

Atomoan bi zati desberdin bereizten ditugu:

  • NUKLEOA: Atomoaren erdiko zatia da eta karga positiboa duten partikulez (protoiak) eta neutroak diren partikulaz osatuta daude (neutroiak). Protoiaren masa eta neutroiaren masa antzekoak dira.

Elementu bereko atomoek zenbaki atomiko berdina dute.

  • AZALA: Atomoaren kanpoaldeko zatia da. Geruzan elektroiak biraka ari dira nukleoaren inguruan.