01.Gorputzen flotazioa

GORPUTZEN FLOTAZIOA.

Gorputzaren eta fluidoaren (likidoaren) dentsitateak nolakoak diren hiru kasu ager dakizkiguke eta hori argitzeko laborategian ondoko saiakuntza egingo dugu:

23 J: Laborategian hiru kasu horiek aztertuko ditugu: Ur gaziz betetako globoa (a), ur gezaz betetako globoa (b) eta gomazko pilota (c).


a) Ur gaziz betetako globoaren pisua bultzada baina handiagoa denez, hondoratzen da. Hondoan bermatua dagoenean indar normalak ere eragiten du (a) irudian eskuinaldean dago).

dgorputza > dlikido ⇒ P > E Gorputza hondoratu egiten da.

b) Ur gezaz betetako globoa uzten den lekuan flotatzen du.

dgorputza = dlikido ⇒ P = E Gorputza uzten den lekuan flotatzen du.

c) Gomazko pilota flotatzen dago. Gomazko pilota uretan sartzen badugu, bultzada pisua baina handiagoa da eta azalerara igotzen da. Flotatzen dagoenean P = E

dgorputza < dlikido ⇒ P < E Gorputza igoko da flotatu arte.

Gorputz baten dentsitatea urperatutako likidoarena baina txikiagoa bada (c kasua), jasaten duen bultzada bere pisua baina handiagoa da eta, ondorioz, azaleran flotatu egiten da. Flotatzen dagoela, orekan dagoenez, bultzada eta pisua berdinak izan behar dute.

Emurgilduta = P

dlikido · Vmurgilduta · g = dgorputza · Vgorputza · g ⇒ Vmurgilduta = Vgorputza · dgorputza / dlikido

Vmurgilduta: Ur azpian dagoen gorputzaren bolumenaren zatia da

24 J: Baloia airez betea dagoela uretan murgildu dugu. Bere erradioa 15 cm da. Airearen dentsitatea 1,293 kg / m3 da eta urarena 1.000 kg / m3. Horiek horrela, kalkulatu:

a) Baloiaren pisua.

b) Uraren bultzada, guztiz murgilduta dagoenean.

c) Gorputza uretan eusteko indarra.

d) Flotatzen dagoenean uraren bultzada.

e) Baloiak ur azpian duen bolumena. Adierazi ehunekotan.


25 J: Gorputz bat urez betetako ontzi batean sartzerakoan 30 cm3-ko desplazatzen dira. Zein da urak gorputzari eragiten dion bultzada? Datua: dura = 1.000 kg/m3

26 J: Kubo baten forma duen gorputz bat dinamometro batetik zintzilikatzerakoan 60 N-eko pisua duela konprobatu dugu. Uretan murgiltzen badugu, zein izango da bultzadaren balioa? Zein izango da dinamometroaren irakurketa? Kuboaren ertzak 15 cm ditu. Datua: dura = 1.000 kg/m3

27 J: Airean 1 N-eko pisua duen objektu bat, uretan guztiz sartu ondoren 0,8 N-eko itxurazko pisua duela ikus daiteke . Kalkulatu gorputzaren bolumena eta dentsitatea.

28 J: Gorputz baten masa 0,25 kg-koa da eta dentsitatea 3.250 kg / m3. Kalkula itzazu gorputz horren pisua, uretan guztiz murgiltzerakoan kanporatzen duen uraren bolumena eta bere ageriko pisua.


29 J: Baltsa baten egur bolumena 0,5 m3koa da eta dentsitatea 0,5 g / cm3.

Uretan dagoenean, zer gertatuko zaio baltsa horri hondoratuko da ala flotatuko du?

Flotatzen dagoenean, zein da ur azpian duen bolumenaren portzentajea?

Zein da baltsa horrek eraman dezakeen pisurik handiena?

30 J: Gorputz batek bere bolumenaren % 20 uretan murgilduta dagoenean flotatzen da. Kalkula ezazu gorputz horren dentsitatea.