Energia urdineko zentrala

Animazio honetan zentral elektriko mota berri bat ikus daiteke. Ur geza duen ibai batek eta ozeanoko urak bat egiten duten tokian dago kokatuta. Zentral elektrikoak bi ur-gorputzen artean dagoen gatz-kontzentrazioan dagoen aldea erabiltzen du elektizitatea ekoizteko. Zentral elektrikoan, ibaiko ur geza hodi batetik ponpatzen da ontzi batera.

Ozeanoko ur gazia beste ontzi batera ponpatzen da. Bi ontziak mintz batek bereizten ditu eta uraren molekulei bakarrik uzten die mintzak ontzi batetik bestera igarotzen.


Uraren molekulak naturalki mugitzen dira mintzaren alde batetik bestera, gatz-kontzentrazio txikiko ontzitik gatz-kontzentrazio handiko ontzira. Horren ondorioz, ur gaziaren ontziko uraren bolumena eta presioa igo egiten da.

Ur gaziaren ontzian dagoen presio altuko ura, ondoren, hodi batetik igarotzen da, turbina bat mugitzen du eta horrek elektrizitatea sortzen du.