10.3.Soinua

Soinua gorputz baten bibrazioak sortzen duen energía mota da, luzera-uhin moduan hedatzen da ingurune materialean. Belarriaren bidez hautematen da

Soinu-uhin bat belarrira iristen denean kanpoaldeko belarri pabiloian sartu eta erdiko belarrirantz, tinpanoraino hain zuzen ere heltzen da.

Tinpanoa oso mintz mehea da; uhina jaso eta bibratu egiten du. Bibrazio hori erdiko belarriko hezurtxo-kateari transmititzen zaio, eta hortik, barruko belarriari.Barruko belarritik, entzumen-nerbiora igarotzen da, nerbio-bulkada gisa. Entzumen-nerbioek burmuinera eramaten dute informazioa, eta han entzumen-sentsazioa sortzen da.

Giza belarriak 20 Hz eta 20.000 Hz bitarteko maiztasuneko soinuak soilik hautematen ditu.

Infrasoinuak: maiztasuna , f < 20 Hz

Ultrasoinuak: maiztasuna, f > 20.000 Hz