9.1.4. Beroaren hedapena

Beroa gorputz batetik beste batera igaro daiteke, edo gorputz berean, puntu batetik beste batera.

Hiru modutan egin daiteke: kondukzioz, konbekzioz eta erradiazioz.

Kondukzioa

Solido baten puntu batetik bestera partikulen desplazamendurik gertatu gabe beroa hedatzeko prozesuari kondukzio

deritzo.Beroaren eroaleak ez diren gorputzei isolatzaile deritze. Barnean airea duten substantzia porotsuak dira, airea beroaren

eroale kaskarra baita.

Konbekzioa

Fluido baten partikulen higiduraren ondorioz beroa hedatzeari konbekzio deritzo.

Likido edo gas bat behealdetik berotzean, eremu horretako tenperaturak gora egiten du, eta beheko partikulak igotzen hasten dira. Partikula horiek utzitako espazioa goiko geruzetako partikulek hartzen dute; izan ere, tenperatura baxuagoa dute eta behera egiten dute. Bero iturriarekin kontaktuan jartzean, jaitsitako partikulen tenperaturak gora egiten du, eta igotzen hasten dira. Hau da, likidoaren edo gasaren partikulen zirkulazioa sortzen da, eta horrek konbekzio-korronteak eragiten ditu.

Konbekzio-korronteen bidez, zenbait fenomeno azal daitezke; esaterako, hodeien, haizeen eta itsas lasterren eraketa.

Erradiazioa

Beroa hedatzeko modu bat da erradiazioa, garraiatzeko materia-partikularik behar ez duena.

Energia Eguzkitik iristen da, erradiazio moduan