2.1. Korronte elektrikoa

KORRONTE ELEKTRIKOA: materiaren barnean kargak desplazatzeari deitzen diogu.

Material guztiek ez dute ahalbidetzen euren barnean kargak higitzerik. Kargei pasatzen uzten dietenei eroale (kobre-haria) esaten zaie; uzten ez dietenei, berriz, isolatzaile (plastikoa).